XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Atraka. - Orretarako, bai; ta tabernan zalaparta dariyola, bere gezurrezko aziyuak kontatuaz jendia engañatzeko.

Itsasuan, itsasuan ezagutzen dek zein dan gizona.

Pipax. - Gauz ona izateko arrunka geyegi dabillek.

Exkoteko kalan abillenian, eta mendabal zakarra ateratzen duenean ez dek orrenbeste agertzen buruba.

Atraka. - Ik baño geyago.

Pipax. - Ederki eman ere.

Atraka. - Mutil, pipa besterik ez zaik ikusten ta.

Pipax. - Lenguan ere, zer ordutan ziñaten Xuexteko kalan?.

Atraka. - Guk ordubata t'erdiyan belatu genikan, eta bide erdiraño oker oker, auuu... etorri gindukan.

Eta bat batian kalma! Txapela bete aize naikua etxera etortzeko, ta, aguantian ler egiten etorri biar!.

Pipax. - Gu, berriz, zuek baño nekezago irten arren, laja zuek atzian, eta erriya bixtatu zenuteneako, bi puntetan gindukan.

Atraka. - Ala dek, bai! Nik, alare, zuen txalupa arrantzako baporia zala uste nikan, ire pipak botatzen zuen kiakin.

Orrelako kaldera izan ezkero, irabazi biar estropada.

Pipax. - Eta beste kalan?.

Atraka. - Zeñetan?.

Pipax. - Baztar-kantinan.

Anton. - Kantinan ez, baña, sagardotegiyan alkar topatzen dute abek.

Atraka. - Mutil, ez zakala ori aitatu, baztar guziyak zorrez betiak daukazkit eta.

Pipax. - Ire andriak aña ogi ez diagu bada zor, zuek bezin lotsagabiak ez geralako.

Atraka. - Ogiya? Ire amak obe zikan ire tokiyan sei librako ogi aundi bat egin balu.

Pipax. - Ona bada emen gizon galanta.

Iñon kabituko ote da? Etxe-errenta pagatzeko baño orretarako obia aiz.

Atraka. - Berriketa gutxi gero emen, e! Bestela emango diat begiondoko bat....

Pipax. - Gauza izan biar.

Anton. - Ez gero emen okasiyorik jarri.

Atraka. - Ago ixilik, kintua!.

Pipax. - I egongo aiz, bobiskum!.

Atraka. - Katillu, ez besteren katillu!.